Errenteriako udalak 3 ekimen antolatu ditu aurtengo edizioaren baitan:
1) IRAILAK 15: 2. ESKUKO BIZIKLETAN MERKATUA. 16:30etatik 20:00era, Gamon Zumardian. Txirrindak uzteko ordutegia 15:00etatik 16:30era izango da, egun berean. Bizikleta ez ezik mugikortasunarekin lotutako objektuak (kaskoak, patinak...) saldu eta erosteko aukera ere izango da.
2) IRAILAK 16 (larunbata). BIZIKLETA-FESTA: jarduera hau Errenteria barneko errepidetik egingo den martxa kontrolatu batean datza eta adin bakoitzak ordutegi ezberdina izango du. Orduerdi inguruko martxa da eta irteera eta helmuga Biteri kalean izango da:
• 10 urte eta gazteagoak (baita guraso, laguntzaileak, .... ere): 11:30tan Biteri kalean
• 11 urte eta hortik aurrerakoak (baita guraso, laguntzaileak, .... ere): 12:30tan Biteri kalean
3) IRAILAK 18-21: BIZIKLETAZ IBILTZEKO IKASTAROA. Galtzarabordako Kiroldegiko pistan izango da, bi ordutegitan, 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era. Izen-ematea harreran egin daiteke irailaren 14era arte.
INFORMAZIO OSAGARRIA:
ingurumena.errenteria.eus/eu/2016-02-01-09-13-45/berriak/690-mugikortasun-iraunkorraren-astea-ospatuko-du-errenteriak-2